Ormuzen itxiera luzatzen bada ekonomia batzuk atzeraldian sartuko direla uste du OCDEk

Litekeena da Persiar golkoko herrialdeek eta hango petrolioaren menpekotasun handia duten Asiako herrialdeek sufritzea gehien gatazkaren ondorio ekonomikoak.

Erregaien garestitzea salatzeko protestak, joan den apirilean, Quezonen, Filipinetan. ROLEX DELA PENA / EFE
Erregaien garestitzea salatzeko protestak, joan den apirilean, Quezonen, Filipinetan. ROLEX DELA PENA / EFE
Irune Lasa.
2026ko ekainaren 3a
10:25
Entzun 00:00:00 00:00:00

Denborak eta eguneroko informazio oldeak apaldu egin dute Ormuzko itsasarteko krisiaren oihartzuna, baina gatazkaren ondorio kaltegarriak ez dira gutxitu. OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak ohartarazi du itsasartearen blokeoa luzatzen bada munduko ekonomia batzuk atzeraldian sartuko direla.

Asiako zenbait herrialde eta Persiar golkokoak dira kolokan daudenak; lehenak, Ekialde Hurbileko petrolioaren dependentzia handia dutelako, eta azkenak, diru sarrera oparoak murriztu zaizkielako. Ez hori bakarrik: gatazka gaur bertan amaituko balitz ere, dirutza behar dute Iranek bonbardatu dizkien energia azpiegiturak konpontzeko.

OCDEk bi jokaleku irudikatu ditu. Interpretaziorik baikorrenean, zeinetan bakea laster iristen den Persiar golkoan, Ormuz zabalik, energiaren prezioak beherantz joango lirateke urtearen bigarren erdian. Ondorioz, munduko ekonomiaren hazkundea %2,8 litzateke 2026an, eta %3,1 2027an.

«Nahasmendu luzeagoko» jokaleku batean, hots, urte bukaeran ere ez balitz bake akordiorik egongo eta Ormuzek itxirik jarraituko balu, OCDEk erregaien eta ongarrien «eskasia nabarmena» izatea aurreikusten du, prezio handiagoak, finantzatze baldintza zurrunagoak eta konfiantza beherakada familietan eta enpresetan. Hala, urte honetan munduko barne produktu gordina soilik %2,1 haziko litzateke, eta 2027an, %1,8.

Bi jokalekuek iragartzen dituzten hazkundeak murritzak dira, kontuan hartzen bada ohikoa dela munduko ekonomia %3-%3,5 baino gehiago handitzera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA