Osasun langileen erretiroa 60 urtetan nahi dute

2022ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
BILBO. Behin 35 urtez kotizatu ostean, osasun langileen ohiko erretirorako adina 60 urtera aurreratzeko eskatu dute ELAk, LABek, CIG Galiziako sindikatuak eta CSC Kataluniakoa. Egungo legediak zehazten du erretiroa hartzeko gutxieneko adina —65 urte— errege dekretu bidez jaits daitekeela, lanbideak baldintza «neketsuak, toxikoak edo arriskutsuak» izanez gero. Txanden araberako lanak —gauekoak batez ere— eta ahalegin fisikoak ere kontuan hartzen ditu.

Egun, 63 urterekin har dezakete erretiro aurreratua, betiere nahikoa urte kotizatu badituzte, 38-44,5 urte inguru. Halere, pentsioan %21erainoko murrizketak dituzte. Behin 65 urte beteta, ez dute berreskuratzen galdutakoa. ELAk, LABek, CIGek eta CSCk eskatu dute aurten erretiro aurreratua hartzen duten langileek pentsioa «penalizaziorik gabe» jasotzea, baita genero osagarria ere.

Sindikatuetako ordezkariek osasun publikoko eta pribatuko langileen auzia «lehenestea» galdegin diete Kongresuan ordezkaritza duten alderdiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.