Petronorrek 1,2 milioi euro eman beharko dizkie langileei, 2023ko eta 2025eko pizgarriengatik

CCOOk auzitara eraman zuen kasua, eta enpresak atzera egin du. Langile bakoitzak batez beste 1.200 euro jasoko ditu.

Petronorrek Muskizen duen findegiko langile batzuk batzar batean, artxiboko irudi batean. ARITZ LOIOLA / FOKU
Petronorrek Muskizen duen findegiko langile batzuk batzar batean, artxiboko irudi batean. ARITZ LOIOLA / FOKU
jokin sagarzazu
2026ko maiatzaren 20a
12:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

Petronorrek 1,2 milioi euro banatu beharko ditu Muskizko (Bizkaia) findegiko bere langileen artean, 2023. eta 2025. urteetako emaitzen araberako pizgarriak adostu bezala banatu ez zituelako. Langile bakoitzak batez beste 1.200 euro inguru jasoko ditu.

CCOOk Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman zuen kasua. Petronorrek bere jarrera berrikusi du, eta ordainketak nabarmen handitzea onartu du.

Sindikatuaren arabera, helburuak ez zituen urte hasieran ezarri enpresak, hitzarmenak agintzen duen moduan, eta 2023ko kasuan, urte amaieran eta emaitzak jakinaraztearekin batera zehaztu zituen baldintzak.

Orain, 2023ko helburuen betetze maila %63tik %90era igo du enpresak; eta 2025ekoak, %34,7tik %53ra. Horren araberako doikuntzen ondorioz, enpresak ordainketa osagarria egin beharko du.

CCOOk azpimarratu duenez, enpresa handietan zaila da ulertzea langileek halako gatazkak auzitara eraman behar izatea hitzartutakoa betearazteko. Hala ere, sindikatuak ontzat jo du akordioa, eta ohartarazi du betetzen ez diren hitzarmenek ondorio ekonomikoak dituztela enpresentzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA