Plataforma bat sortu dute oinarrizko errenta bultzatzeko

Iazko maiatzean Eusko Legebiltzarrak atzera bota zuen egitasmoarekin jarraituko duela azaldu du taldeak

Taldeko kideak Bilbon egindako aurkezpenean, atzo. BERRIA.
2023ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
BILBO. Eusko Legebiltzarrak babestu ez arren, ez dute amore emango: lanean jarraituko duteoinarrizko errenta bat lortu arte herritar guztientzat eta baldintzarik gabe. Orain! deituriko plataforma bat sortu dute eta atzo aurkeztu zuten Bilbon. Sustatzaileen artean iazko maiatzean legebiltzarrean aurkeztutako herri ekinaldi legegilea bultzatu zutenetako asko daude. Orduan, EAJ, PSE, PP-Ciudadanos eta Voxek atzera bota zuten egitasmoa. Legebiltzarrera iristeko 22.000tik gora sinadura bildu zituzten eta 80 talde eta gizarte erakunde baino gehiagoren atxikimendua jaso zuten.

Orduko babesak eta egungo egoerak eraman ditu egitasmoarekin jarraitzera. Nabarmendu dutenez, «pobrezia eta desberdintasun soziala areagotzen» ari dira, enplegu «gero eta prekarioagoengatik» eta inflazioaren «neurrigabeko hazkundearengatik»; horri zerbitzu publikoak «merkantilizatzeko eta pribatizatzeko» joera gehitu diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.