Zerga sistema

Ramiro Gonzalezek auzitan jarri du ondare zerga

2020an ondorengotza zergaren iraupena aztertu nahi du Bizkaiko Foru Aldundiak.

Iker Aranburu.
2019ko urriaren 15a
13:12
Entzun

Lana pilatzen ari zaie 2020an Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zerga sistemak erreformatu nahi dituztenei. Atzo, Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun diputatuak iragarri zuen ondorengotza zerga aztertu nahi zutela, zergapeko batzuk Madrilera alde egiten ari zirelako, han ez baitute ordaintzen. Gaur, berriz, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak beste zerga baten iraupena jarri zuen auzitan: ondare zerga. Argudioen artean aipatu du Madrilek berak ezabatu egin zuela, eta Europako herrialde gehienetan ez dagoela.

Bere datuen arabera, "oso gutxi" jasotzen du Arabako Ondare zergarekin: 2018an 22 milioi izan ziren, zerga bilketaren %1.

Gonzalezek ziurtatu du erreforma «globala» egin behar dela, eta horrek eskatzen duela zerga guztiei erreparatzea. Edonola ere, esan du zerga presioa arrazoizkoa dela, «Europako herrialde aurreratuenen parekoa».

Gonzalezek eta Iruarrizagak adierazitako asmoek hautsi egin dezakete hiru aldundien arteko zerga harmonizazioa. Zerga sistema autonomoak dituzte, baina elkar koordinatzen dituzte, eta aldaketa txikiak daude haien artean. Gipuzkoako Aldundiak jada jakinarazi du ez duela ondorengotza zerga aldatzeko asmorik, «ez baita zergapekoen ihesik antzeman». Arabako Ogasunak ere ez du zerga horri lotutako mugimendurik ikusi bere lurraldean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.