Siemens Gamesak Euskal Herrian ekoitziko ditu aerosorgailu berrien osagai batzuk

Asteasun eta Mungian egingo dituzte turbinen osagai berriak.

Siemens Gamesaren Zamudioko (Bizkaia) egoitza. ARITZ LOIOLA/FOKU
aitor biain
2020ko urriaren 27a
12:59
Entzun 00:00:00 00:00:00

Siemens Gamesak jakinarazi du Euskal Herrian ekoitziko dituela haize errota berrien osagai batzuk. Zehazki, Asteasun (Gipuzkoa) eta Mungian (Bizkaia) dituen lantegietan egingo dituzte, datorren urtetik aurrera.   

Aerosorgailu berriak egiten ari da konpainia mundu osoko eskaerei erantzuteko, eta, azaldu duenez, energia sortzen duten turbinen erdiak Espainian dituen plantetan egingo ditu. Bada, turbina horien osagai batzuk izango dira Euskal Herrian ekoitziko dituztenak. Europako, Afrikako eta Latinoamerikako (Brasil izan ezik) parke eolikoetarako izango dira. 

Siemens Gamesak iaz aurkeztu zituen SG 5.X izeneko aerosorgailu berriak. Konpainiak dituen lurreko haize errotarik indartsuenak dira, eta 5.8 megawatteko potentzia nominala dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.