Zabaletak gogoratu du Lan Ikuskaritzaren eskumena ez dela osoa izango

Eskumena kudeatzeko hitzarmen bat negoziatuko du sailburuak Espainiako Lan Ministerioarekin

Ivan Santamaria.
Gasteiz
2011ko ekainaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
2012ko urtarrilaren 1ean jasoko du Eusko Jaurlaritzak Lan Ikuskaritzaren eskumena. Hala ere, eskumen hori ez dela osoa izango gogoratu zuen atzo Gemma Zabaletak, Enplegu sailburuak. Izan ere, estatuaren eskuetan jarraituko du ikuskaritzak Gizarte Segurantzaren eta atzerritarren alorretan egiten duen lana, «legean horrela zehaztuta dagoelako».

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gaur egun Lan Ikuskaritzan ari diren langileen erdiak Jaurlaritzaren menpe geratuko dira. Guztira, 111 langile dira, horietatik 39 ikuskariak dira, beste 15 ikuskariordeak eta beste guztiak laguntzaileak. Jaurlaritzaren eta Espainiaren menpe geratuko diren alorren koordinazioa finkatzeko, hitzarmen bat negoziatu beharko du orain Zabaletak Espainiako Lan Ministerioarekin.

Eskumen berria finantzatzeko dirua kupotik kenduko da. Hain zuzen ere, 4,9 milioi izango lirateke aurtengo aurrekontuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.