Zenbat gastatzen duzu Eguberrietarako oparietan?

Gabonetako kanpaina betean daude merkataritza eta ostalaritza sektoreak. Diotenez, azken urteetan aldatzen ari da kontsumitzeko ohitura: elikaduran gutxiago gastatzen da, eta opariak lehenago erosten dira.

(ID_13433186) (Guillaume Fauveau) Olentzero etorrira, Baiona, 2023ko abenduaren 16an
Olentzero eta Mari Domingi traineru banatan heldu ziren pasa den larunbatean Baionako Xaho kaira. / GUILLAUME FAUVEAU
jon ordonez garmendia
2023ko abenduaren 19a
09:00
Entzun

Albistea Bizkaiko Hitza-n argitaratu zen joan den ostiralean: Eguberrietan erosteko ohitura aldatzen ari da. Zehatzago esanda: elikadura arloan, gutxiago eta merkeago erosten da; eta opariak erosteko sasoia aurreratu egin da. Eguberrien bueltan oparietan zenbat gastatzen dugun jakite aldera BERRIAk hainbat inkesta partekatu ditu bere komunitatearekin ditu sare sozial hauetan: X, Telegram eta Instagram. «Zenbat gastatzen duzu oparietan?». Jasotako erantzunak bilduko ditu ostiralean, eta oporraldiaren atarian argitaratuko ditu emaitzak.

Urteko salmenta kanpaina garrantzitsuenetako bat izaten da Gabonetakoa, batik bat elikagaien eta oparitzekoak izaten diren gaien sektoreetan. Joan den astetik aste honetara, nabaritu da prezioen igoera zenbait jangarritan, baina hori ez da gauza berria, eta aurretik erosi eta jakiak izoztea ere ohikoa bilakatu da zenbait etxetan, Eguberrien atariko egun hauetako prezioak saiheste aldera. «Berbarako, elikagaiak %9,5 garestituta zeuden azarorako. Esaterako, joan den hilean, iazko Gabonetako prezio berean zeuden bildots eta arkume kiloa Bilboko Erriberako merkatuan (25 euro); harrezkero, gorako bidean jarraitzen dute. Hala ere, sasoi hau garrantzitsua duten hainbat sektoretan aitortu dute azken urteetan aldatzen ari dela abenduko kontsumoa», zioen Ibai Maruri Bilbao kazetariak Bizkaiko HItza-n.

Oparietan gehiago gastatzearena ere joera bat da. Olentzero eta Mari Domingiri lagun ezkutua gehitu zitzaion aspaldi, eta, black friday egunak bultzatuta, horiek ere lehenago erosten dituzte oparizaleek. «Kanpaina biak modu bereizian egin izan ditugu orain arte; konturatu gara black friday-aren ondorioz Gabonetako erosketak aurreratzen hasi direla, eta, beraz, orain nahasten hasi gara, zeozelan», adierazi zuen Hitza-n Elena Biterik, Mungiako Merkatari eta Ostalari Elkarteko presidenteak.

BERRIA ekonomikoki babesten dutenek, irakurtzen dutenek eta sare sozialetan jarraitzen dutenek osatzen duten BERRIAren komunitatea. Milaka dira, baina 2025erako BERRIA ekonomikoki babestuko duten beste 3.000 lagun behar ditu BERRIAk, azaroan eman duen jauziari eutsi ahal izateko. «Pentsa lezake jendeak BERRIAk sendo dagoelako egin duela jauzi hau. Guk esango dizuegu sendo egon nahi dugulako egin dugula jauzia», dio Ainara Lasa Marketin eta publizitate saileko arduradunak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.