Frantziako Tourra Euskal Herrian. Mugikortasuna

Ertzainek mehatxu egin dute Tourrarekin

2023ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila eta ERNE, Esan, Euspel eta Sipe sindikatuak ez dira oraindik bat etorri negoziazioetan, eta giroa gaiztotuta dago. Frantziako Tourra uztailaren 1ean, 2an eta 3an igaroko da Euskal Herritik, eta sindikatuek mehatxu egin diote Segurtasun Sailari. Esan dute akordiorik ezean ertzainek «bete-betean» ekingo diotela: «Horren arabera jokatuko dugu».

«Ez zaigu bururatu ere egiten ertzain batek bere eginkizunak beteko ez dituenik», esan zuen atzo Bingen Zupiriak, Jaurlaritzako eledunak. Hala ere, elkarretaratze jendetsua egin zuten atzo Gasteizen, sindikatuek eta Ertzainak Borrokan taldeak antolatuta. Aditzera eman dute akordiorik ezean bihar protesta egingo dutela Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.