Biztanleria mugatzeko proposamena atzera bota du Suitzak erreferendum batean

SVP Suitzako Alderdi Popularra eskuineko alderdiak planteatutakoaren kontra bozkatu dute bozkatzaileen %55ek.

Biztanleria mugatzearen aldeko kartel bat Chamosonen, Suitzan, duela hilabete pasa. JEAN-CHRISTOPHE BOTT  / EFE
Biztanleria mugatzearen aldeko kartel bat Chamosonen, Suitzan, duela hilabete pasa. JEAN-CHRISTOPHE BOTT / EFE
Igor Susaeta.
2026ko ekainaren 15a
10:16
Entzun 00:00:00 00:00:00

Suitzak ez dio mugarik ezarriko hazkunde demografikoari. Erreferendum batean bozkatu zuten atzo SVP Suitzako Alderdi Popularra eskuindarrak biztanleria hamar milioi herritarrera mugatzeko proposamenari buruz, eta ezezkoak irabazi zuen: bozkatzaileen %55ek kontra bozkatu zuten.

Ekinaldia aurkeztu zuenean, duela hilabete batzuk, SVPk argudiatu zuen «kontrolik gabeko immigrazioak» kalteak eragiten dituela etxebizitza arloan, garraioan, osasungintzan, eta hezkuntzan, besteak beste. Bederatzi milioi biztanle baino gehixeago ditu herrialdeak, eta, alderdi horren esanetan, biztanleria «azkarregi» ugaritzen ari da. 

Europa mendebaldean hazkunde demografikorik handienetakoa eduki duten herrialdeetako bat da Suitza. 2002an 7,3 milioi biztanle zituen, eta gaur egun 9,1 milioi; hau da, ia 25 urtean %25 handitu da biztanleria. Lau biztanletik batek (%27) ez dauka Suitzako nazionalitatea.

Baiezkoak irabazi izan balu, herrialdearen eta EB Europako Batasunaren zirkulazioko aske akordioari eragingo ziokeen —2002an sartu zen indarrean—. Herrialdeko patronalik handienak eta alderdi gehienek SVPren proposamenaren kontra egin dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE