Euskal abizenak euskaratzeko jarraitu beharreko urratsak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Oraindik ere euskal herritar askok haien euskal abizenak erdarazko grafiaz idazten dituzte. Abizen horiek euskaraz erregistratzea erraza da, ordea, eta hizkuntzaren normalizazioan lagundu dezake. Mikel Elkoroberezibar Beloki BERRIAko kazetariak eman dizkigu gai horri buruzko xehetasunak.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.