Epaiketa

'De Miguel auziko' epaia "atzeratu" egingo da

Udazkenerako espero zen epaia, baina Gabonetarako egon daitekeela esan du gaur Mercedes Guerrero Arabako Auzitegiko epaileak.

De Miguel auziko akusatu nagusiak, epaiketan. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Edurne Begiristain.
2019ko urriaren 15a
15:52
Entzun

Iazko urtarrilaren 8an hasi zen ustezko ustelkeria kasua dela-eta Arabako Probintzia Auzitegian EAJko hainbat kide ohiren aurkako epaiketa, eta urte bereko abenduaren 19an epaiaren zain geratu zen auzia. Ordutik ari dira epaimahiako kideak ebazpena prestatzen, baina uste baino gehiago luzatzen ari zaie lana. Izan ere, aurtengo udazkenerako espero zen epaia –urrirako esan zuten–, baina gaur goizean Mercedes Guerrero Arabako Auzitegiko epaileak Radio Vitorian jakinarazi du "atzeratu" egingo dela ebazpena, eta urtea amaitu arte ez dutela kaleratuko. Guerrerok ez du datarik eman, baina esan du epaimahikideak  "azken zehaztapenak" ari direla lantzen, eta udazkenaren amaiera aldera espero dutela epaia prest izatea. Bere aurreikuspenen arabera, "Gabonak baino lehen" egongo da sententzia. Epaileak aitortu du "oso zaila" izaten ari dela sententzia egitea, auzia oso konplexua delako.

Ustezko ustelkeria kasua Araba, Bizkai eta Gipuzkoako inoizko ustelkeria epaiketa handiena da De Miguel auzia: 26 akusatu daude. Akusatu nagusia Alfredo De Miguel EAJko ABBko kide ohia da, eta fiskalak 29 urteko kartzela zigorra eskatu du harentzat. Legez kanpoko komisioak jaso eta hirigintza operazioekin iruzurra egitea egozten diete Alfredo de Migueli eta beste 25 laguni. Denera, hamaika delitu egozten dizkiete, tartean eroskeria, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta prebarikazioa.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.