biktimak

'Gogoan' eskulturaren plaka berria inauguratu dute, Iruñean

Azkeneko asteetan hiru eraso jaso ditu. Sanfermines 78 gogoan elkarteak antolatu du ekitaldia.

Iruñeko gaurko ekitaldiko une bat.
2019ko irailaren 28a
10:18
Entzun

1978ko sanferminetako biktimen omenez, Gogoan eskulturaren plaka berria inauguratu dute gaur, Iruñean, azkeneko asteetan hiru eraso izan ondoren —lapurreta, hausturak...—. Sanfermines 78 gogoan elkarteak antolatu du ekitaldia, eta jende asko azaldu da. Oraingoan plaka hormigoi eta harrizko oinarri baten gainean dago finkatua. Nafarroako Gobernuak jarri du, erkidegoko "memoriagune" izendapena baitu eskulturak.

Ekitaldian, aurresku bat dantzatu ondoren, agiri bat irakurri du elkarteak. Joaldunak, fanfarre bat, txistulariak eta abeslari bat ere izan dira. Ordezkari publikoen artean egon dira, besteak beste, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidentea eta Joseba Asiron Iruñeko alkate ohi eta egungo zinegotzia.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.