Europako Batasuna

'Herrietatik Europa berria eraikitzen" jardunaldiak azaroan, Iruñean

Euskal Herriko eta nazioarteko hizlariak ariko dira, azaroaren 15ean eta 16an, Katakrak liburu dendan, Askapenak antolatuta.

Jardunaldien antolatzaileak, kartelarekin.
2019ko urriaren 8a
13:22
Entzun

Datorren azaroaren 15ean eta 16an nazioarteko jardunaldi batzuk egingo dituzte Iruñean, Herrietatik Europa berria eraikitzen lemapean, Askapenak antolatuta. Katakrak liburu dendan izango dira hitzaldiak. "Eztabaida mahai ezberdinak izango dira, teori(et)atik praktika eraginkorrera salto egin, ezkerretik iparra aurkitu eta bidea egiten hasi behar dugula uste baitugu", esan du Askapenak, prentsa ohar batean. 

Alderdi politikoetako eta herri mugimenduko kideak ariko dira hizlari, Euskal Herrikoak eta nazioartekoak, "Europako Batasunari alternatiba erreal eta integral bat planteatzean hasteko bide orria marrazten hasteko".

Egitaraua

- Europako Batasuna: aukerak eta arriskuak. Hizlariak: EH Bildu, Podemos eta CUP.

- Faxismoaren gorakadari ezkerretik aurre egiten. Marco Santopadre (Italia) eta Nines Maestro (Gaztela, Espainia).

- Migrazioa. EB barnetik zein kanpotik: kausa eta proposamenak. Noi Restiamo (Italia), Pastora Filigrana (Andaluzia, Espainia) eta Trabajadoras no domesticadas (Euskal Herria).

- Herrien integrazioa inperialismoaren aurrean. Panarabismoa, Panafrikanismoa, Konfederalismo Demokratikoa (Kurdistan) eta Integrazio Latinoamerikarra.

- Herrien burujabetzarako proposamena EBren alternatiba gisa. Ainhoa Etxaide (Euskal Herria), Isabel Vallet (Herrialde Katalanak) eta Bruno Carvalho (Portugal).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.