COVITEK ZENBATUTAKO «TERRORISMOAREN GORATZEAK»
2019an «ETAren terrorismoa goratu» duten 108 ekintza egin direla esan du Covitek. Adierazi du horietatik 63 «ETAri eta bere presoei gorazarre» egiteko pintaketak eta pankartak direla. Bederatzi salaketa jarri ditu Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta bi artxibatuta daude.