132 tortura salaketa egin ziren iaz Euskal Herrian; 2009an baino 28 gehiago

2011ko txosten kezkagarria aurkeztu du Valladoliden Torturaren Prebentziorako Koordinakundeak

Erredakzioa
BIlbo
2011ko ekainaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
2009an baino pertsona gehiagok salatu zuten iaz torturak jasan izana. Hego Euskal Herrian, 132 pertsonek egin zuten salaketa, eta 2009an, 104k, Torturaren Prebentziorako Koordinakundeak kaleratu berri duen txostenak jasotzen duenez. Euskal Herriko salaketei dagokienez, Espainiako polizien aurkakoak dira gehienak: 47. Guardia Zibilak torturatu zituztela salatu zuten 46 pertsonek, eta 17k ertzainen eskuetan jaso zituztela tratu txarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.