15.400 hektarea erre dira Nafarroako mugatik gertu, asteazkenean piztu zen sutean

Petilla Aragoi herriak hustuta jarraitzen du, badaezpada. Uste dute arratsaldean egoerak okerrera egingo duela.

Zaragozan (Espainia) piztutako sutea, ostiralean. JAVIER CEBOLLADA / EFE
Zaragozan (Espainia) piztutako sutea, ostiralean. JAVIER CEBOLLADA / EFE
nerea intxausti
2026ko uztailaren 18a
12:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Suhiltzaileek oraindik ez dute lortu Oresen (Espainia) asteazkenean piztu zen sutea kontrolatzea. Dagoeneko 15.400 hektarea erre dira, eta haizea eta ezaugarri topografikoak ez dira laguntzen ari garrak baretzen. Sutetik ez dago oso urrun Petilla Aragoi (Nafarroa), eta herriko bizilagunei etxetik ateratzeko esan zieten atzo, badaezpada ere, eta hustuta jarraitzen du herriak.

Udalerriko bizilagunek etxera joateko aukera izan dute gaur goizean, beharrezko gauzak eta sendagaiak hartzeko, baina berriz ere martxa egin behar izan dute. Foruzaingoa ari da herrigunerako sarbidea kontrolatzen.

Sutea piztuta dago oraindik, eta egoera ez da egonkorra. SOS Nafarroak alerta egoera du indarrean: baliteke arratsaldean egoerak okerrera egitea, haizea hego eta hego-mendebaldera alda daitekeelako. Nafarroako suhiltzaileak sua itzaltzeko lanean ari dira Petillatik hurbilen dagoen gunean. Zehazki, Cordovillako, Zangozako eta Tafallako suhiltzaileak dabiltza han, baita Nafarroako Gobernuko basozainak, helikoptero bat eta bi hegazkin ere.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA