Oresen piztu da sua, Espaianian, baina azkar ari da zabaltzen, haize gogorrak lagunduta. Horren ondorioz, Nafarroako Gobernuak erabaki du bart Petilla Aragoi hustea;Â izan ere, 47 kilometro daude Orestik Petillara, eta, sua oraindik urrun den arren, badaezpadako neurri gisa hustu dute herria, eta bertan dira suhiltzaileak eta basoko langileak, sua gerturatuko balitz ere.Â
Jada 12.000 hektarea erre ditu Zaragozako (Espainia) suteak. Beraz, Baso Suteetarako Babes Zibileko Plan Bereziaren lehen fasea aktibatu dute Nafarroan. Gobernuak jakinarazi duenez, Zangozako suhiltzaile talde bat, basozainak eta hainbat foruzain joan dira Oresera sua itzaltzen laguntzera. Azken orduetako haize zakarrak zaildu egin ditu sua kontrolpean hartzeko lanak, eta aurreikusi dute hego haizeak gogor joko duela datozen orduetan ere.Â
Orotara laurehun lagun ari dira sua itzaltzeko lanetan, baita hemeretzi aireko ere. Zaragozan hainbat herri hustu dituzte, tartean Uncastillo, Petilla Aragoitik 26 kilometrora dagoen seiehun biztanleko herria.