19 urteko gizonezko bat atxilotu dute Tuteran, bikotekideari tratu txarrak ematea egotzita

Gizonaren bikotekideak, 22 urteko emakume batek, salaketa aurkeztu zuen Foruzaingoan. Tuterako Udaltzaingoak atzeman zuen larunbat goizaldean.

Sexu eraso baten aurkako elkarretaratze bat, artxiboko argazki batean. JON URBE / FOKU
Sexu eraso baten aurkako elkarretaratze bat, artxiboko argazki batean. JON URBE / FOKU
Ion Orzaiz.
2026ko irailaren 14a
14:55
Entzun 00:00:00 00:00:00

Tuterako Udaltzaingoak (Nafarroa) 19 urteko gizonezko bat atxilotu du asteburu honetan, bikotekideari tratu txarrak ematea egotzita. BIkotekideak, 22 urteko emakume batek, salaketa jarri zuen ostiralean Foruzaingoan.

Biktimak babesteko sistema kontsultatuta, foruzainek ebatzi zuten arrisku maila «muturrekoa» zela —ez dute zehaztu gizonezkoak zigor aurrekaririk edo urruntze agindurik ote zuen—, eta laguntza eskatu zion Udaltzaingoari, gizona atzemateko. Larunbat goizaldean aurkitu zuten susmagarria, Queiles pasealekuan. Han bertan atxilotu eta Foruzaingoaren polizia etxean sartu zuten, behin-behinean preso. Epailearen aurretik igarotzekoa da gaur.

Bikotekidearen aurka oldartutako 29 urteko gizon bat ere atxilotu zuen Foruzaingoak larunbatean, Tuteran bertan, Juan Antonio Fernandez kalean. Polizien arabera, gizona «asaldatuta» zegoen, eta urrundu beharrean, bultzaka hasi zen polizien kontra. Behin-behinean preso eraman zuten hura ere.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA