Eguna argazkitan
19:25, Donapaleu
Zerua ilunduz doa, baina ez da aitzakia Donapaleuko herritarrentzat. Zuzeneko kameran ez da ikusten jendetza non bukatzen den, Donapaleuko kaleak bete dituelako Korrikak. Gogoz ari dira korri egiten herritarrak, eta astiroago joateko eskatu dute furgonetatik.
19:10, Behaskane-Laphizketa
Atzean utzi du Zuberoa 24. Korrikak, eta lurraldeen arteko muga lehen aldiz gurutzatu du. Nafarroa Beherean sartu da, Behaskane-Laphizketan hain zuzen. Zuberoan bezala, errepideko errei batean euskaltzaleak doaz; bestean, ordea, autoak. Amikuze Iholdi eta Oztibarrengo Komertsanteen Batzordeko kide batek darama lekukoa.
18:45, Domintxaine-Berroeta
Zuberoako errepideak zeharkatuz doa Korrika. Orain, Domintxaine-Berroetan. Elkartasuna Amikuzen elkarteko kideek gogoz daramate lekukoa. Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako bandera ere badaramate.
Gora euskararen munduak, eta munduko euskarak #24Korrika pic.twitter.com/137Gn9TyB3
— AEK-KORRIKA (@AEK_eus) March 19, 2026
EHZ festibaleko kideek ere hartu dute lekukoa. 30 urte bete dituzte aurten, beraz, Zorionak Zuri abestu diote korrikalariek festibalari.
Zorionak @ehzfestibala ! 30 urte auzolanean, eta sare lanean! #24Korrika pic.twitter.com/9CXoOxgDdL
— AEK-KORRIKA (@AEK_eus) March 19, 2026
18:25, Arüe
Eguzki izpiek Arüeko kaleak argitzen dituzte, eta herriko euskaltzaleek kaleak korrika gurutzatu dituzte. Aldaka gaztetxeko kideek daramate lekukoa. Autoak korrikalarien ondotik pasatuko dira, Korrikak 30 kilometro egin dituenean. Etxarrira sartzean, Kitzikatzan'k antzerki taldeko kideek hartu dute lekukoa.
Euskara Xiberoatik loratzen! #24KORRIKA #EuskaraGara pic.twitter.com/1v0caacKvd
— AEK-KORRIKA (@AEK_eus) March 19, 2026
17:45, Ezpeize-Ündüreine
Ezpeize-Ündüreinera heldu da Korrika, eta Xiberoots musika taldeko abeslariak hartu du lekukoa. Gustura abestu dituzte taldearen abestiak korrika ari diren dozenaka korrikalarik. Larraineko herritarrak batu dira Korrikan, eta Larraineko Aitetamen elkarteko haurrek eta gurasoek hartu dute lekukoa.
Xiberoan #Xiberoots taldea kantuan! #24KORRIKA #EuskaraGara pic.twitter.com/SAVXigwSO0
— AEK-KORRIKA (@AEK_eus) March 19, 2026
17:30, Bildoze-Onizepea
Maule utzi ostean, Bildoze-Onizepeara iritsi da Korrika. Giroa jada ez da hain jendetsua, baina kantuan ari dira: «Zuberoan ere euskararen alde». Barkoxeko herritarrek ere parte hartu dute Bildoze-Onizepean, nahiz eta handik ez den igaroko Korrika. Barkoxeko Eskolak, Barkoxeko Herriko Etxeak eta bertako errugbi taldeak eraman dute lekukoa.
17:00, Maulen sartu da Korrika
Euskal Herriko lehenengo hiriburura heldu da 24. Korrika: Maulera. Zuberoako hiriburuko kaleak jendez bete dira furgonetaren eta lekukoaren atzean. La Passem okzitanieraren aldeko ekimeneko bi kidek hartu dute lekukoa. Korrikak duen ahaideetako bat da La Passem.
Korrikak baditu munduan hainbat ahizpa, beste hizkuntza gutxitu batzuen aldeko ekimenak; horietako bat da La Passem, okzitanieraren aldekoa. Bertako kideek daramate lekukoa. @berria pic.twitter.com/1FTZjxTH1p
— Irati Urdalleta (@UrdalletaIrati) March 19, 2026
Besteak beste, Xiberoko Botzak, Pitxu gaztetxeak, Palestina Askatu kolektiboak eta LAB sindikatuak eraman dute lekukoa.
16:10, Zalgize
Atharratzeren ostean, Zalgizetik pasatu da Korrika. Ziganteak izan dituzte zain furgonetaren atzean doazen ehunka euskaltzaleek. 17:00etan, Maulera helduko dira.
Ziganteak dituzte zain Zalgizen. @berria pic.twitter.com/KZXPJyEasg
— Irati Urdalleta (@UrdalletaIrati) March 19, 2026
15:30, abiatu da 24. Korrika Atharratzetik
Ane Elordik lekukoan sartu du mezua, eta abiatu da Korrika. Ximun Karrere Euskalerria Irratiko lehendakariak eta Xarlot Etxeberri Irulegiko Irratiko kazetari eta AEK-ko ikasle ohiak eraman dute lekukoa lehen kilometroan.
Hasi da 24. Korrika. Zera gogorarazi dute: hau jai bat bainoago, euskararen añdeko ekinbidea dela. Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak oihu egin, eta abiatu dira milaka euskaltzale: "Aurrera, Korrika! Aitzina!". @berria pic.twitter.com/zWPI3UvTJv
— Irati Urdalleta (@UrdalletaIrati) March 19, 2026
Eguraldia lagun izanda, ehunka lagunek osatutako olatuak jarraitu du lekukoa. Euskarabenturako kideek ere eraman dute lekukoa bosgarren kilometroan.
@EuskarAbentura|k hartu du 5. kilometroan lekukoa.
— Udane Arbeo Astigarraga (@Udane_Arbeo) March 19, 2026
“Gazteak ere euskararen alde!”@HamaikaTb pic.twitter.com/mXd3rUpkLm
15:00, hasi da Korrika abiatzeko ekitaldi nazionala
Joaldunek bidea ireki dute Atharratzeko plazan. Bardozeko (Lapurdi) dantza taldearen emanaldia eskaini diote plazan bildu den jende guztiari.
Txalaparta doinuek iragarri digute zerbait handia gertatzen ari dela, hemen euskaraz bizi den herri bat badela! #24Korrika #Atharratze pic.twitter.com/5iMMrNFPXB
— AEK-KORRIKA (@AEK_eus) March 19, 2026
14:00, jendetza Atharratzeko plazan
15:00etan hasiko da Korrikaren hasierako ekitaldi nazionala. 14:30etik 16:00etara, BERRIAk eta beste hainbat euskal hedabideren webguneek zuzenean emango dute Korrikaren hasierako saio bateratua.
Ordubete eskas falta da ekitaldi nazionala hasteko, eta 15:30ean abiatuko da 24. Korrika. @berria pic.twitter.com/sXlrz1iO5Q
— Irati Urdalleta (@UrdalletaIrati) March 19, 2026
12:00, hastear dago 24. Korrika
Atharratze (Zuberoa) prest dago 24. Korrikari hasiera emateko. 10:00etan izan da Korrika txikia, eta festa giroa nabari da herrian. Jendetza joan da, Hego Euskal Herrian jaieguna baita.
Jendetza ari da etortzen Atharratzera. Giro bikaina dago plazan. @berria pic.twitter.com/8gZOsxq65s
— Irati Urdalleta (@UrdalletaIrati) March 19, 2026