28 urteko gizon bat hil da Arga ibaian, itota. Uharten (Nafarroa) gertatu da ezbeharra: 11:48 aldera abisu bat jaso dute larrialdi zerbitzuek, eta bertaratu direnean uretan aurkitu dute gizonaren gorpua; hilda zegoen orduko.
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, gizona ibaira erori da, eta Uharteko Dorraburu presaren inguruetan desagertu. Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egitera.