29 urteko gizon bat atxilotu dute Barakaldon, bikotekideari tratu txar jarraituak ematea egotzita

Emakumea kalean aurkitu zuten, bizkarrean kuter batekin egindako zauriak eta erredurak zituela.

Barakaldo. Barakaldoko hilketa matxista gaitzesteko elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Barakaldoko hilketa matxista gaitzesteko elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. MONIKA DEL VALLE / FOKU
kristina martin
2026ko urriaren 1a
10:31
Entzun 00:00:00 00:00:00

29 urteko gizon bat atxilotu dute Barakaldon (Bizkaia), indarkeria matxista leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, emakume bat aurkitu zuten astelehenean Muskizen, atxilotuaren bikotekidea, kalean zaurituta, eta ospitalera eraman zuten. Biktimak salaketa aurkeztu zuen, eta gizona atxilo eraman zuen Ertzaintzak, emakumeari tratu txar jarraituak ematea egotzita.

Azaldu dutenez, biktimak atxilotuarekin bizi zen bitartean jasan zituen tratu txarrak, behin baino gehiagotan. El Correo egunkariak plazaratutako informazioaren arabera, atxilotutako gizonaren mehatxuak, erasoak eta umiliazioak jasan zituen emakumeak. Hedabide horrek zehaztu duenez, emakumea Muskizko kale batean aurkitu zuten zaurituta —irain matxista bat zuen idatzia bizkarrean, kuter batez urratua, eta erredurak ere bazituen—, eta ospitalera eraman zuten. Salaketa aurkeztu ostean atxilotu zuten gizona, baina epaitegiak aske utzi zuen, kautelazko neurriekin.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA