Bart gauean 37 urteko auto gidari bat hil da NA-150 errepidean, Urrotz (Nafarroa) parean. Ibilgailua bidetik irten eta irauli egin da. Larrialdi zerbitzuek 23:25ean jaso dute abisua, baina ezin izan dute ezer egin gizonaren bizia salbatzeko, eta ezbeharra gertatu den tokian bertan hil da.
Hildakoa Barañaingo (Nafarroa) bizilaguna zen. Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute autopsia egiteko.