38 urteko gizon bat hil da bart Burgin (Nafarroa), autoa errepidetik irten eta eraikin bat jota. 03:56an jakinarazi diote istripua SOS Nafarroako 112 Larrialdiak Kudeatzeko Zentroari. Ezbeharra izan den tokira joan dira Nabaskozeko suhiltzaileak, Izabako mediku taldea, oinarrizko bizi euskarria duen anbulantzia bat, Foruzaingoa eta Guardia Zibila.
Larrialdi zerbitzuak istripua gertatu den lekura iritsi direnerako, hilda zegoen 38 urteko gizona. Foruzaingoa zer gertatu den ikertzen ari da.
38 urteko gidari bat hil da errepide istripu batean, Burgin
Gizonezkoa hilda zegoen larrialdi zerbitzuak istripua gertatu den tokira iritsi direnerako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu