43 urteko bizkaitar bat hil da Castro Urdialesen, itota

Larunbat arratsaldean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuak gizona suspertzen ahalegindu ziren, baina ez zuten lortu.

Oriñongo hondartza, Castro Urdialesen. BERRIA
Oriñongo hondartza, Castro Urdialesen. BERRIA
Paulo Ostolaza.
2026ko ekainaren 14a
12:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Larunbat arratsaldean 43 urteko bizkaitar bat itota hil zen Castro Urdialesen (Espainia), Oriñongo hondartzan. Gizona ur gainean topatu zuten, uretatik atera zuten, eta larrialdi zerbitzuek suspertzeko ahalegina egin zuten, baina ez zuten lortu.

Larrialdi zerbitzuek 17:45 aldera jaso zuten abisua, eta osasun langileak bertaratu ziren hondartzara.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA