Berastegin gertatutako ikertzen ari da Gipuzkoako Diputazioa. 45 abelburu topatu dituzte hilda, antza, flakiak jota. Baztertuta utzi zituztela edo gaizki zaindu zituztela esaten dute lehen hipotesiek, baina, gertatutakoa ikertzen ari dira. Elikadurarako makinek huts egin izana da esku artean duten beste aukera.
Joan zen ostegunean topatu zituzten hildako behiak. Bizilaunek abisua eman zuten usain txarra zegoela, albaitari bat bidali zuten gertatzen zena ikustera, eta hark topatu zituen 45 abelburuak hilda. Denera 100 behi inguru zeuden ukuiluan.
Amerialde auzoan dago abeltzaintzan aritzen den ukuilua. Handik Ortuellako (Bizkaia) animalien erraustegira eraman dituzte hildako animaliak. Lekua garbitu, eta bizirik topatutako animaliak sendotzeari ekin diote.