Iruñeko Udaltzaingoak 47 urteko gizonezko bat atxilotu du Iruñean, helburu sexualekin 16 urteko adingabeekin harremanetan jartzea egotzita. Arrotxapea auzoan atxiki zuten iragan igandean, gizonaren eta nerabe talde baten arteko liskar baten ondorioz.
Udaltzaingoak abisua jaso zuen, eta liskarra piztua zen tokiraino bertaratu zen. Han eginiko preskizetan ondorioztatu zuen atxilotuak «bide teknologikoak» erabili zituela adingabeekin harremanetan jartzeko, ustez, «helburu sexualekin».
Udaltzaingoak jakinarazi du 69 salaketa jaso dituela urriaren 12ko zubian, Herritarren Arretarako Bulegoan. Indarkeria matxistarekin lotutakoei dagokionez, udaltzainek 22, 19 eta 36 urteko hiru gizonezko atxilotu ditu asteburuan, bikotekideei tratu txarrak ematea leporatuta.

