Gizonezko bat hil da Arrasaten (Gipuzkoa), auto istripuan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, GI-627 errepidean gertatu da ezbeharra, 14:30ak aldera. Istripuan emakume bat ere zauritu da, eta Arrasateko ospitalera eraman dute. Istripua zergatik gertatu den ikertzen ari da Ertzaintza.
Bi autok elkar jo dute, eta, talkaren ondorioz, autoetako bateko gidaria, 37 urteko gizonezkoa, harrapatuta geratu da ibilgailu barruan. Suhiltzaileek atera dute, baina osasun zerbitzuek haren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin. Gorpua Gipuzkoako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute.
Zauritutako emakumea, berriz, beste autoko gidaria da. Hark 50 urte ditu, eta anbulantzian eraman dute Arrasateko ospitalera.