Bi motor gidari hil dira istripuz, bata Lezon eta bestea Gasteizen

Lezon, goizaldeko hiruetan izan da ezbeharra. Arabako hiriburuan, berriz, 13:00 aldera gidariak motorraren kontrola galdu du, Juan Jose Nanclares zubi urdinaren azpian.

(ID_17448943160405) Ertzaintza
Ertzaintzaren patruila baten artxiboko irudia
joxerra senar
2025eko ekainaren 7a
13:50
Entzun 00:00:0000:00:00

Bi motor istripu larri gertatu dira azken orduetan Euskal Herriko errepideetan. Goizaldean, 54 urteko gizonezko bat hil da GI-368 errepidetik aterata, Lezo inguruan. Gasteizen, 57 urteko gizonezko bat zendu da eguerdian, Gaztelako Atea kalean, bihurgune batean ibilgailuaren kontrola galdu ostean.

Arabako hiriburuan, Juan Jose Nanclares zubi urdinaren azpiko bihurgunean gertatu da ezbeharra, 13:00ak pasatxoan. Gaztelako Atea kalea eta Elvira Zulueta kalea elkartzen diren tokian gertatu da istripua. Gidariak motorraren kontrola galdu du, eta semaforo baten kontra jo. Kolpea oso bortitza izan da, eta bertaratu diren osasun zerbitzuetako langileek ezin izan dute ezer egin, Efe albiste agentziaren arabera.

Gasteizko Udaltzaingoak bere gain hartu du ikerketa. Istripua gertatu denean, oinezko asko zeuden inguruan. 

Lezoko istripua

54 urteko motor gidari bat hil da gauean, 03:00ak jo baino lehentxeago. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, GI-636 errepidean gertatu da ezbeharra, Lezo inguruan, Papresaren lantokiaren parean, Errenteriarako norabidean. Motorra errepidetik atera da; oraindik ez dakite zergatik.

Gidaria hil egin da erorikoak eragindako lesioen ondorioz. Bertaratutako osasun zerbitzuetako langileek egiaztatu dute heriotza. Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuan zer gertatu den argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.