Herriko bozak

55 hautagaik izenpetu dute hizkuntza eskubideak bermatzeko protokoloa

Euskal Konfederazioak eta Kontseiluak euskararen eskubideak bermatzeko protokoloa plantan ezarri dute herriko bozak direla eta. Ipar Euskal Herriko 33 herrietako dozenaka hautagaiek bat egin dute neurri sortarekin.

Hizkuntza eskubideak bermatzeko protokoloaren aurkezpen gaualdia. GUILLAUME FAUVEAU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2020ko martxoaren 12a
17:26
Entzun

Heldu den martxoaren 15ean eta 22an iraganen diren herriko bozetan euskarak lekua har dezan nahi dute Euskal Konfederazioak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Hizkuntza eskubideak bermatzeko protokoloaren herriko etxeetako garapena aurkeztu zuten, eta Ipar Euskal Herriko 160 herrietan aurkeztuko diren hautagaiei «ondoko sei urteetan euskararen garapenaren aldeko hizkuntza politika planifikatuak abian ezartzeko eta garatzeko» engaiamendua har dezatela eskatu zieten. Orain arte, 33 herri eta hiritako 55 hautagaiek izenpetu dute protokoloa.

Baikorki baloratu dute Euskal Konfederazioak eta Kontseiluak hautagaiek harturiko engaiamendua: «Euskal Konfederazioak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak positiboki ikusi dute kolore politiko ezberdinetako herriko hauteskunde zerrendek hizkuntza politika baten aldeko engaiamendua izenpetu izana». Oroitarazi dute edozein herriko etxetako hautagaiek izenpe dezakeela «neurri konkretuen sorta aberatsa», «egokigarria delako herriko etxeak euskararen alde orain arte eraman duen lanaren arabera».

Protokoloa hautagai gehiagok izenpetuko dutela espero dute, «izenpetzaileen zerrenda erregularki eguneratuko dugu, herritarrek edozein mementotan jakin dezaten zertan den engaiamenduarekiko atxikimendua».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.