59 urteko emakume bat hilda aurkitu dute gaur goizean Iruñeko Aranzadi udal instalazioetako igerileku batean. Emakumea bainatzen ari zen, eta ur azpian topatu dute 11:00 aldera. Sorosleek eta beste erabiltzaile batzuek atera dute uretatik. Suspertzen saiatu dira, baina emakumea hil egin da.
Suhiltzaileen anbulantzia bat, osasun zerbitzuak eta udaltzainak ere bertaratu dira. Heriotzaren ondoren, Aranzadin zeuden erabiltzaileak aterarazi egin dituzte, eta instalazioak itxi. Itxita egongo dira gaur.
Espainiako Polizia arduratu da ikerketaz.