60 eurokoa izango da eskola kirolaren urteko kuota Gipuzkoan, 2026tik aurrera

Gaur egun kuota desberdinak daude, eta ikasleka ordaintzen dena 102 eurokoa da urtean, batez beste.

Neskato batzuk futbolean jolasten, artxiboko argazki batean. BERRIA
Neskato batzuk futbolean jolasten, artxiboko argazki batean. BERRIA
2025eko maiatzaren 12a
19:35
Entzun 00:00:0000:00:00

Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri du 2026-2027 ikasturterako 60 eurokoa izanen dela eskola kirolaren urteko kuota. Ikasle zaurgarriak izanen dira salbuespena; haiek ez dute ordaindu beharko. Gaur egun, kuota desberdinak daude, eta ikasleka ordaintzen dena 102 eurokoa da urtean, batez beste. Hurrengo bi urteetan kuota homogeneoa lortzea da Foru Aldundiaren helburua.

Goizane Alvarez Kirol Departamentuko foru diputatuak agerraldia egin du eskola kirolaren ereduari buruzko azterlanaren datuak aurkezteko. Orain dela 18 hilabete abiatu zuten, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak eskola kirolean aritzeko derrigortasuna kendu aurretik. Azterlanaren arabera, Gipuzkoako ikasleen %60k parte hartzen dute eskola kirolean.

Gaur egun 1,2 milioi euroko aurrekontua du Foru Aldundiak eskola kirola finantzatzeko. Alvarezek erran du hori emendatu egin beharko dela Kuota homogeneoa lortzeko, eta tokian tokiko erakundeek ere beren partea eman beharko dutela.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.