170 etxebizitza hustu eta seiehun pertsona baino gehiago ebakuatu zituzten atzo Baionako suhiltzaileek, taberna batean gertatutako gas ihes batengatik. Ez da zauriturik izan.
Gasa 20:00ak inguruan hasi zen ihes egiten, François tabernan, Baionako merkatu nagusiaren ondoan, eta inguruko etxebizitzetara zabaldu zen. Ehun metroko segurtasun perimetroa ezarri zuten merkatuaren inguruan, eta hainbat eraikinetako bizilagunak konfinatu zituzten.
Suhiltzaileen arabera, mila lagun inguru ebakuatu zituzten, eta 187 etxebizitza ikuskatu behar izan zituzten. Baionako Herriko Etxeak, berriz, jakinarazi zuen 170 etxebizitza inguru hustu zituztela, eta seiehun pertsona baino gehiago atera zituztela etxetik. Biek gehitu zuten ez zela zauriturik izan.
22:00ak inguruan moztu zuten gas ihesa suhiltzaileek, eta, ordubete beranduago, Jean Rene Etxegarai Baionako alkateak jakinarazi zuen ihesa kontrolpean zegoela.Â
Bestalde, ebakuatutako lagunak ez ziren etxera itzuli atzo gauean. Suhiltzaileen arabera, etxera itzultzeko operazioak «luze» joko du.
Â