Gaubea (Araba) igarota, Gurendestik gertu, moto batek eta ibilgailu batek elkar jo dute gaur arratsalde hasieran. Istripuan zauri larriak egin ditu 69 urteko moto gidari batek, eta ordu batzuk geroago hil da.
Istripua 15:29 aldera gertatu da, A-2622 errepidean. Larrialdi zerbitzuek telefono dei bat jaso dute, eta hara joan dira babes zibileko kideak, Ertzaintza eta osasun zerbitzuko anbulantzia berezi bat. Txagorritxuko ospitalera eraman dute zauritutako gidaria, baina oso larri zegoen. Ezin izan dute ezer egin, eta 19:00ak pasatxo zirela hil da. Ertzaintzak bere gain hartu du gertatutakoa ikertzeko ardura.