69 urteko txirrindulari bat hil da Forondan izandako istripu batean

Bizikletan zihoala, istripua izan du auto batekin. Ertzaintzak ikerketa abiatu du.

jakes goikoetxea
2026ko ekainaren 18a
15:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Auto baten eta bizikleta baten arteko istripua izan da gaur goizean Forondatik gertu (Araba), A-4306 errepideko biribilgune batean. Istripuaren ondorioz, 69 urteko txirrindulari bat hil da.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du istripua 08:50 aldera gertatu dela. Herritar batek SOS Deiak zerbitzura deitu du, istripuaren berri emateko. Poliziak eta Osakidetzaren anbulantzia bat bertaratu dira. Txirrindularia hilda zegoen.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du argitzeko istripua zergatik gertatu den.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE