Trafiko istripu larria izan da bart gauean Erriberrin (Nafarroa). Foruzaingoak jakinarazi duenez, 01:10ak inguruan, A-15 autobidean, kamioi bat bere erreitik atera da, kontrako noranzkoan sartu eta auto bat jo du. Ondorioz, 72 urteko gizon bat hil da, eta beste bi pertsona zauritu dira; horietako bat larri dago.
Hildakoa autoan zihoan. Larri zauritu dena, berriz, autoaren gidaria da. Beste zauritua, kamioiaren gidaria. Istripuaren berri izan ondoren, suhiltzaileak eta anbulantziak joan dira. A-15 autobidea itxita egon da, eta goizean goiz beste aldetik ari ziren bideratzen bi noranzkoetako trafikoa. Foruzainak zer gertatu den ikertzen ari dira.