73 urteko gizonezko bat hil da Aralarren. Beoin inguruan zeudela ondoezak eman dio. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, lagun batek SOS Deiak-era deitu du, eta osasun zerbitzuak helikopteroz joan dira, baina ezin izan dute gizonezkoa bere onera ekarri.
Segurtasun Sailaren arabera, 12:30 aldera jaso dute deia, eta helikopteroz joan dira zenbait osasun langile, baina ezin izan dute ezer egin. Gorpua Tolosako Usabal futbol zelaira eraman dute, eta han jaso dute Donostiara eramateko.
Ezbeharra
73 urteko gizonezko bat hil da Aralarren
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ondoeza sentitu du Beoin aldean zeudela. Lagun batek SOS Deiak-era deitu du, baina ezin izan dute ezer egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu