78 urteko gizon bat itota hil zen atzo Donostian. Ezbeharra 16:00etan gertatu zen: gizona uretan zegoela ondoezik sentitu zen, eta bertatik ateratzeko eskaileretara gerturatzen saiatu zen. Gizona uretatik atera ezinik zegoela ikusita, bertan zeuden bi pertsona hura laguntzera joan, eta uretik atera zuten.
Ertzaintza, Donostiako Udaltzaingoa eta osasun langileak bertaratu ziren. Gizona suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu.