81 urteko gizon bat hil da Santurtzin, liskar batean

Bizilagun batzuen arteko liskarra izan da, eta Ertzaintzak gizon bat atxilotu du, homizidio delitua leporatuta.

2019ko abuztuaren 13a
15:47
Entzun

Ertzaintzak azaldu duenez, atzo izan zen liskarra, bizilagun batzuen artean. Santurtziko Larrarte Anaiak kalean gertatu zen (Bizkaia), 17:00 aldera. Bizilagunetako bat bestearen etxebizitzara joan zen, eta borrokan hasi ziren etxearekin lotutako gatazka baten harira. Borrokan, 81 urteko gizona lurrera erori zen, eta kolpe bat jaso zuen buruan. Zaurituta eraman zuten Gurutzetako erietxera (Barakaldo, Bizkaia). Medikuek ezin izan zuten salbatu, eta ospitalean hil zen.

Hasieran, Santurtziko udaltzainek hasi zuten gertaeren gaineko ikerketa, baina gaur senideek salaketa jarri ondoren, Ertzaintzak hartu du bere gain. 10:30 aldera, Ertzaintzak 42 urteko gizon bat atxilotu du homizidio delitua leporatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.