Azpeitian (Gipuzkoa) Enparan kaleko etxe batean gaur izandako sutearen ondorioz, kiskalita hil da 88 urteko emakume bat. 15:50ean sortu da sua, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Suhiltzaileek sua amatatu ondoren ikusi dute gorpua. Jaurlaritzaren arabera, emakumeak mugikortasun arazo fisikoak zituen. Hirugarren solairuan bizi zen.
Ertzaintza gertaera ikertzen ari da.
gizartea
88 urteko emakume bat hil da Azpeitian, etxean sutea izanda
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu