gizartea

A-8ko noranzko batean bide bat moztuta dago Usurbil parean, istripuaren ondorioz

Kamioi eta furgoneta batek talka egin dute 8:30ak aldera. Gidarietako bat erietxera eraman dute zaurituta. Donostia aldera dago trafiko eragozpena.

2009ko abenduaren 31
14:00
Entzun
A-8 autobideko bi bide moztuta geratu dira 8:30ak aldera Usurbil parean (Gipuzkoa) Donostiarako noranzkoan, zisterna kamioi baten eta furgoneta baten artean izandako talkaren ondorioz. 13:00etan artean bide bat moztuta zegoen, erregaia beste ibilgailu batera aldatzeko.

Furgonetako gidaria zauritu egin da eta erietxera eraman dute. Haren ibilgailuak bete-betean jo du kamioia, Ertzaintzak esan duenez, eta kamioia errepidea gurutzatuta gelditu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.