Pertsona baten gorpuzkiak agertu dira Ortuellan, Bizkaian, abenduaren 29an su hartu zuen txabola batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak aditzera eman duenez, atzo arratsaldean aurkitu zituzten gorpuzkiak, eta gaur eman dute albistearen berri. Ikerketa bat abiarazi dute heriotza horren nondik norakoak argitzeko. Ez dute oraindik argitu nor zen hildakoa.
Hainbat iturrik esan dute txabola herriko kaskotik aparte dagoela, Zugaztietarako bidean.