Aberri Egunak ez du gizartea ordezkatzen, Prietoren ustez

Independentistak sareak deituta, Irun eta Hendaia artean ospatu zuten Aberri Eguna iaz milaka herritarrek. BOB EDME.
2011ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Txarli Prieto PSE-EEko Arabako idazkari nagusiaren arabera, Aberri Egunerako egin diren deialdiek ez dute ordezkatzen gizartea. Izan ere, gaurkoa «banaketaren Aberri Eguna» dela uste du, alderdi bakoitzak «planteamendu guztiz ezberdina» egin duelako. «Aberri Eguna abertzaleen arteko lasterketa eroa besterik ez da, ea nor den independentistago edo erradikalago», esan du Prietok. Haren irudiko, EAJ da erradikalena, «matxinada independentista baten buru» izan nahi duelako. Iraganean PSE-EEk ere Aberri Eguna ospatzen zuela eta gaur egun Hispanitatearen Eguna ospatzen duela erantzun dio Prietori EAJko Gipuzkoako presidente Joseba Egibarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.