Aberri Egunean ikurrinak jartzeko deia egin du EAJk

2020ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
BILBO. Andoni Ortuzar EAJko Euskadi Buru Batzarreko presidenteak dei egin die herritarrei Aberri Egunean ikurrina zintzilikatu dezaten balkoitik, eguna ospatzeko baina baita «koronabirusaren ondorioz hildakoak gogoratzeko eta pandemiaren kontrako borrokan lehen lerroan ari diren gizon eta emakumeei esker ona adierazteko» ere. EAJk gogorarazi du ikurrinak eskegitzeko deia «urtero» egin ohi duela, baina aurtengoak «sinbolismo berezia» izango du, Ortuzarren hitzetan, eta «pozik» agertu da Aberri Eguna ospatzeko «ekimen berriak agertu» direlako.

LAB sindikatuak eta Sortuk, bestalde, bat egin dute Euskal Herria Batera ekinbideak egindako deialdiarekin, eta burujabetza aldarrikatuko dute testuinguru berezian ospatuko den Aberri Egunean, «bizitzak erdigunean» jartzeko. Estatu propioa eskatuko du Sortuk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.