Adineko zikloturista bat hil da, istripua izanda

2011ko martxoaren 11
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
ZARAUTZ. Gizonezko bat hil zen, atzo goizean, Zarautzen (Gipuzkoa), bizikletan ari zela, erori eta min hartu ondoren. Herrizaingo Sailaren arabera, istripua Asti auzoko hormigoizko pista batean gertatu zen, 09:30 aldera. Lekuko batzuek ikusi zuten txirrindularia erorita, eta larrialdien telefonora deitu ondoren, osasun zerbitzuetako langileak joan ziren ezbeharra gertatu zen lekura. Baina ordurako hilda zegoen.
Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA