gizartea

Adintxikiko lagun bat zendu da Tuteran, furgoneta bat iraultzean

15 urteko espainiarra da hildakoa. Harekin ibilgailuan zihoazen lau adintxikiko eta hiru heldu zauritu egin dira, arin. Ia goizeko hamarrak zirela gertatu da istripua, AP-68 errepidean.

2010eko uztailaren 26a
18:46
Entzun 00:00:0000:00:00
Adintxikiko mutil bat hil da gaur goizean Tuteran, bera zihoan furgoneta iraultzean. Harekin ibilgailuan zihoazen beste zazpi lagunak zauritu egin dira: adintxikiko lau eta hiru heldu. Zauri arinak izan dituzte.

15 urte zituen hildakoak eta Leongoa zen (Espainia), Villagonzalokoa. Zauritu denak espainiarrak dira.

9:53an gertatu da istripua, AP-68 errepideko 221. kilometroan, Nafarroako Gobernuak esan duenez.

Tuterako erietxean zendu da adintxikiko laguna. Beste zazpiak ere Tuterako ospitalean artatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.