Aditu baten ustez, zelatatutakoak askoz gehiago dira

2022ko apirilaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Orain arte agertutako informazioaren arabera, 65 ordezkari independentista zelatatu dituzte Pegasus sistemaren bidez, baina Citizen Lab taldeko kolaboratzaile Elies Campok Ara egunkariari azaldu dionez, benetako kopurua handiagoa da, eta orain arte ezagutzera emandakoak halako bi ere izan litezke.

Afera azaleratu duen aditu taldea da Citizen Lab. Hango kolaboratzaile Elies Campok esan duenez, orain arte iPhone gailuetan egindako entzuketen berri baino ez dute eman, baina Pegasus sistema Android gailuetan ere erabilgarria da, eta pentsatzekoa da horrelakoetan ere entzuketak egingo zituztela. Hortik ondorioztatzen da benetan zelatatutakoak orain arte jakinarazitako 65 horiek baino askoz gehiago direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.