Hondarribiko alardea

Adostasunik ez dute lortu Gipuzkoako Batzar Nagusietan desfile "berdinzale" bat lortzeko helburuaren alde

EH Bilduren eta Elkarrrekin Podemosen testuak ez du lortu behar adinako sostengurik; EAJk ordezko bat aurkeztu du zeinean "berdintasun" hitza ez baita aipatu ere egiten.

Hondarribiko alardea, aurtengo irailean. GORKA RUBIO, FOKU
arantxa iraola
2019ko urriaren 9a
21:30
Entzun

"Penaz" esan du EH Bilduko ordezkari Amaia Azkuek ez dutela lortu PSE-EEren babesik mozioaren inguruan. Harreman joriak izan dituztela adierazi du, baina PSE-EEk azkenean ordezko beste testu bat aurkeztea erabaki duela.

EAJk, bere aldetik, beste testu bat aurkeztu du, zeinean "berdintasun" hitza aipatu ere ez baita egiten. "Hiru puntu ditu testuak; hiruretan agertzen da 'elkarrizketa' hitza", nabarmendu du Maije Zelaia ordezkari jeltzaleak. Esan du, halaber, bizkortu egin direla gatazka bideratze aldera hilabeteotan egin diren urratsak, eta instituzioak horiek hauspotzea beste helbururik ez duela izan behar.

PSE-EEren mozioa puntuka bozkatzeko eskatu dute azken orduan jeltzaleek, eta haien testuko puntu bat onartu dute, elkarrizketaren ingurukoa hori ere.

EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek esan dute harago egin behar dela. Gogoratu dute alarde ez-parekidearen inguruko hainbat gaztek emakumeen eskubideen alde egin dutela aste honetan bertan, eta bide horretan "erabakigarria" izan behar duela erakundeen jarrerak ere.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.