EKONOMIA

AEBek eta Txinak ez dute saleroste askearen gaineko akordiorik lortu Seulgo 20ko Taldearen goi-bileran

Herrialde askok Erreserba Federalak 600.000 milioi dolar merkaturatzeko erabakia kritikatu dute.

2010eko azaroaren 11
11:47
Entzun 00:00:0000:00:00
AEBek eta Txinak ez dute akordiorik lortu 20T-a Seulen (Hego Korea) egiten ari den goi-bileraren aurreko elkarrizketa saioan. Goizaldean hasi da, eta bi herrialdeek egin duten bien arteko bileran ez dute saleroste librea bermatzeko akordiorik lortu. Are gehiago, Barack Obama AEBetako presidenteak Erreserba Federalak 600.000 milioi dolar merkaturatzea babestu du, nahiz eta horrek, hain justu, saleroste librearen gaineko akordioa oztopatu dezakeen.

Izan ere, gainontzeko herrialdek neurri horren helburua, AEBetako ekonomia suspertzea baino gehiago, dolarra debaluatzea eta AEBetako esportazioei on egitea dela uste dute, eta gogor kritikatu dute neurria. Txina eta Alemania izan dira neurria gehien kritikatu dutenak. AEBek eta Txinak saleroste librearen gaineko akordioa lortzeko denbora gehiago eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.