AENAk Hondarribiko eta Noaingo aireportuetan ere egin nahi ditu murrizketak
Forondako aireportuan murrizketak iragarri ostean —langileen %87 kaleratuko ditu, 140tik 122—, Hondarribiko eta Noaingo aireportuetan ere mozketak egiteko asmoa duela adierazi du AENAk, Espainiako aireportuak kudeatzen dituen erakundeak ; zifrarik ez du eman oraindik. Guztira, hamazazpi aireportu eta bi heliportutatik 2.000 langile kaleratzea aurreikusten du konpainiak; murrizketa plan horretan sartzen dira Forondako, Hondarribiko eta Noaingo aireportuak.Bestalde, Loiuko aireportuko bidaiari kopurua jaitsi egingo da, uztailetik urte bukaerara arte. Bilbao Air konpainiako zuzendari Jon Gangoitik aurreikusi du kopurua %1,8 jaitsiko deladenbora tarte horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu